Inguma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inguma
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Domeinuaamesgaiztoa

Inguma euskal mitologian etxeetan sartu eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten ditu amesgaiztoak sortzen. Mauma ere esaten zaio. Euskal mitologian, mota askotako ingumak aurki ditzakegu: eraikitzailea eta suntsitzailea, ona eta gaiztoa eta baketsua eta oldarkorra.

Inguma amets gaiztoen arduraduna da. Esaten da gauetan etxeetara sartzen direla jendea lo dagoenean. Ateetako sarrailetatik edo etxeko ate leihoen zuloetatik laino moduan sartzen da. Isilpean hurbiltzen dira eta lo daudenen lepoak estutzen dituzte hauen arnasketa zailtzen.

Herri ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpeletan eta Saran honakoa abesten dute Inguma ager ez dadin[1]:

«

"Inguma, enauk hire izu
Jainkoa eta Andre Maria
hartzentiak lagun;
zeruan izar, lurrean belar, kostan hare
haiek denak zenbatu arte
etzadiela niganat ager."

»

Arrasaten, Amandre Santa Ines gurtzen egiten zen Ingumaren gaueko eragin gaiztoaren aurka[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://web.archive.org/web/20071023151259/http://www.puntubi.com/mitologia/inguma.htm
  2. Fiestas, rituales e identidades = [Festivities, rituals and identities. ] Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos = Societé d'Etudes Basques [2004] ISBN 8484198944. PMC 920126012. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Una 'amandre' de 405 años» El Diario Vasco 2012-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]