Errepublika

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Errepublika Erregea Estatu Burutzat ez daukan gobernu mota bat da. Orokorrean, Herriak demokratikoki aukeratzen du Estatu Burua, Presidente edo Lehendakari izena hartzen duena. Izenaren jatorria latinetikoa da: Res publica = Gauza publikoa.

Bi ezberdintasun nagusi daude Errepublika eta Monarkiaren artean:

  1. Estatu Buruaren aldizkako aldaketa, Errepublikan herri aukeraketa bidez, monarkian ez bezala estatu burutza mugagabea baita (hil ala uko egin arte)
  2. Estatu Buruaren aukeraketa zuzena, monarkian ez bezala errege-erreginak oinordetzaz egiten baita (edo Aita Santu aukeraketa bidez Vatikanoan)

Diktadura batzuek errepublikatzat dute haien burua, aristokraziak gobernatzen ez duela adierazi nahian.

Azkenik, San Marinokoa da errepublikarik zaharrena, 301. urtean sortutakoa.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, errepublika gobernu mota zabalduena da munduan zehar. Hala ere, errepublika hainbat sistema ekonomiko eta demokratikorekin elkartu daiteke, eredu errepublikar ezberdinak sortuz:

  • Ameriketako Estatu Batuak, Alemania errepublika federalak dira, demokrazia ordezkakor bidez gobernatuak.
  • Suitza estatuen (kantoien) federazioa da, demokrazia ordezkakor eta zuzenaren arteko elkarketa bidez gobernatua.
  • Errusia errepublika (estatu) erdi-autonomoen federazioa da, mendeko probintzia batzuk barne.
  • Iran errepublika teokratikoa da.
  • Kuba errepublikak bere konstituzioan bere burua sozialista definitzen du eta gobernuburua sufragio unibertsalez hautaturiko lege-biltzarrak hautatzen du.
Errepublikaren alegoria bat, Parisko Errepublikaren plazan

Frantziar Estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]